1928
Bartzelonan jaio zen familia anarkista batean. Aitak eskola errepresio erakundetzat zuen; beraz, Eva ez zen eskolara joan. Haurtzaroa zoriontsu eman zuen etxeko terrazan eta aitaren estudioan (aita pintorea zen).
 
1936  
Aita hil egin zuten Bartzelonan. Gerra Zibila hasi zen.
 
 
1939 - 1947  
Suitzako laguntzarekin sortutako haurtzaindegi batean sartu zuten. Errusia aldera abiatu zen ume taldearekin joatekoa zen, baina azken unean amak kamioitik atera zuen. Gerra Zibila amaituta, lehen aldiz eskolaratu zuten. Ondoren, Bartzelonako Maragall Institutuan batxilerra egin zuen.