2002 - 2003
 
Europako Gizarte Funtsean parte hartu zuen. Irakera bidaiatu zuen. Irakeko gerra. Hura salatzeko lan handia. Kubara joan zen La Habanako antzerki festibalera. Hitzaldiak eta telebistako elkarrizketak eman zituen. 1966an topatu zituen kubatar berrien granjara itzuli zen. Pontevedrako Filosofiaren Astean parte hartu zuen James Petrasekin, Eduardo Galeanorekin eta beste intelektual batzuekin batera. Marc Legassen omenaldia. ASKEn-cuentros delakoan parte hartu zuen "�D�nde se sit�an los intelectuales?" hitzaldiarekin.
 
 
2004
 
Kubara bidaiatu zen La Habanako Liburu Azokara. Kadizen, hizlari gisa parte hartu zuen honako jardunaldietan: "Jornadas sobre la Humanidad frente al Imperialismo" eta "Jornadas por Cuba". Hitzaldiak eta mahai inguruak. Europako Konstituzioari ezetz esateko kanpainan hartu zuen parte. Azaroan, Antzerki Liburuaren Nazioarteko 5. Ekitaldian hartu zuen parte. ASKEncuentros 2004EN hizlari. Venezuelara bidaiatu zuen bertan egin zen gizateriaren defentsarako munduko bilerara joateko.
 
 
2005
 
Otsailean Kubara joan zen La Habanako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartzera; hitzaldiak eman zituen irlan, eta Sastreren La batalla de los intelectuales liburuaren aurkezpena egin zuen. Iraki buruzko debateetan eta liburuaren merkatuaren garaiko erronkei buruzko mahai inguruan parte hartu zuen. Cuba 2005 askoren artean egindako liburua aurkeztu zuen Madrilen. Apirilean, Mexiko aldera joan zen Benito Ju�rez nazioarteko epaimahaian parte hartzeko, han epaitzen baitzen Estatu Batuen kanpo politika. Maiatzaren 1ean II Mundu Gerraren amaiera gogoratzeko ekitaldietan hartu zuen parte. Ekainean, Tenerifen "Sue�os sin Mordazas" mintegian hartu zuen parte Alfonso Sastreren lanaren inguruan. Uztailaren 5etik 11ra Caracaseko Venezuelako Filosofiako I. Kongresuan hartu zuen parte.

Abenduan, Tenerifeko Liburu Azokan hartu zuen parte, eta bertan zenbait hitzaldi eman zituen.
 
 
2006
 
Maiatzaren 1ean Londresera joan zen Sastreren �D�nde est�s Ulalume, d�nde est�s? antzezlanaren estreinaldira. 17an Juanjo Crespo Keparen omenaldian hartu zuen parte, gose greban hil zela 25 urteurrena bete zenean. Uztailaren 6tik 14ra Venezuelara joan zen Filosofiako Nazioarteko 2. Foroan parte hartzera; bertan, hitzaldi bat eman zuen: "La extra�eza como arma de resistencia". Urriaren 10tik 14ra, Erroman Gizateriaren Defentsarako Kongresuan hartu zuen parte, torturari buruzko ponentzia batekin. Urrian torturaren aurkako elkarte baten sorreran parte hartu zuen zenbait torturaturekin batera. Azaroaren 20tik 24ra ASKEencuentros-2006n parte hartu zuen. Urte osoan zehar Hiru Argitaletxean lanean jarraitu zuen.
 
 
2007
 
Urtarrila, Madrilen Alfonsa Sastreri buruzko jardunaldietan parte hartu zuen, eta otsailean Alfonsoren �D�nde est�s, Ulalume, d�nde est�s? obraren estreinaldian izan zen.
Apirilaren 12an Espainiako Errepublikako kulturari buruzko V. Jardunaldietan hartu zuen parte.
Maiatzaren 19an hil zen Eva Forest, Hondarribiko etxean.