1962
 
Francok Julián Grimau hil. Suediara eta SESBera joan zen. Maiatzean bere alaba Evita jaio zen. Asturiaseko meatzarien aldeko emakumeen manifestazio batean atxilotu zuten. Isuna ordaindu ez eta kartzelan sartu zuten uztail osoan, alaba jaioberri zuela.
 
 
1966
 
Kubara joan zen, eta lau hilabetez Sierra Maestrako granja bateko nekazarien bizitza grabatu zuen. Material horrekin liburu mardul bat osatu zuen �Los nuevos cubanos�, zentsurak debekatu zuena.
 
 
1967
 
1967 Madrilen, Solidaridad con Vietnam komitea sortu zuen.
 
 
1968
 
Salbuespen egoera. Elkartasun jarduera handiko garaia. Beste batzuekin batera, berrien buletin klandestinoa editatu zuen: "Informaci�n", urteetan ibili zena; baita "Estado de Excepci�n" orrialde informatiboa ere, oso ezaguna izan zena.
 
 
1970
 
Burgoseko prozesuan zehar, Madrilen Solidaridad con Euskadi komitea sortu zuen.