1948 - 1954
 
Bidaiatzeko gogo biziak bultzatuta, eta amarekin ados, medikuntza ikastera joan zen Madril aldera. Karrera egiten zuen bitartean, Probintziako Ospitalean aritu zen, Psikiatriako departamentuan, J.J.L�pez Iborrekin. Luis Mart�n Santosen eta Carlos Castilla del Pinoren lankide izan zen. Larunbatetan, �Universidad Libre de Gambrinus�era joaten zen, tertulia batera, garai horietan prestakuntzarako oso garrantzitsua izan zuena. Literatura idatzi zuen.

Bartzelonako tranbiaren greba handiek nabarmen eraginda, 50. hamarkadako lehen urteetan kontzientzia sozialaz jabetu zen, eta horrekin konpromiso etikoa eta politikoa hartu zuen, bizitza osorako hartu ere.
 
 
1955
 
Karrerako azken ikasturtean Alfonso Sastre ezagutu zuen; abenduan, ezkondu egin ziren.
 
 
1956
 
1956 Alfonso Sastre prozesatu egin zuten eta Parisa joan ziren. Bertan jaio zen Juan seme zaharrena urrian. Medikuntza utzi eta soziologiarantz jotzen hasi zen. Madrileko Unibertsitatean otsailean gertatu zen tragedian oinarrituta, lehen eleberria idatzi zuen: Febrero.
 
 
1957
 
1957 Ikerketa lanak eta material bilketa "A�o de la Victoria" lan argitaratu gabea egiteko.
 
 
1958
 
Bigarren semea jaio zen, Pablo. Lehen grebak Madrilen. Bigarren eleberria idazten hasi zen, Huelga General, amaituko ez zuena. Madrileko UVAn soziologia lan zabala burutu zuen. Ipuinak eta olerkiak idatzi zituen.
 
 
1960
 
GTR Grupo de Teatro Realista (GTR) sortu zuen; bere lana talde horren inguruan izan zen, lan handia eginez antolaketan eta jarduketetan. Besteak beste, preso politiko eta erbesteratuentzako Amnistia Orokorra eskatzen zuen dokumentua idatzi zuten.