1974
Carrero Blanco almirantea hil zuten. Gertakari horretan oinarrituta, Operaci�n Ogro idatzi zuen, Julen Agirre ezizenarekin. Irailaren 24an atxilotu egin zuten ETAkoa zelakoan. Hiru urte ia eman zituen espetxe prebentiboan. Epaiketarik egin gabe, aske geratu zen 1977ko ekainaren 1ean.

Preso eman zituen urte horietan, Diario y cartas desde la c�rcel eta Testimonios de lucha y de resistencia idatzi zituen. �Tortura y democracia� lan luzeari ere ekin zion.
 
1977 -1980  
Espetxetik aterata, lekukotzak jasotzen eta lanean jarraitu zuen "Tortura y democracia" ikerketarako. Tortura ikertzeko nazioarteko talde bat osatu zen. 1997ko amaiera aldera, familia osoa berriro bilduta, bizitokia Hondarribian jarri zuten.

Europa osoan eta Iparramerika osoan barrena ibili zen mintegi, bidaia eta konferentziatan. 1979an TAT torturaren aurkako taldea bultzatu zuen. Punto y Hora aldizkarian, torturari buruzko edizio monografikoa egin zuen.