1926
 
Alfonso Sastreren jaiotza: Madrilen, otsailaren 20an, madrildar familia burges ohiko batean. José, Aurora eta Ana neba-arrebekin erlijio katolikoan hazi eta hezia izango da.
 
1931-1936
 
Madrileko Nuestra Señora de los Angeles parrokiako oinarrizko eskolara joaten da..
 
1936-1943
 
   
 
Batxilergo ikasketak Madrileko Cardenal Cisneros institutuan. Gerra zibilaren eta gerra ondoaren esperientzia.
   
 
1943
 
   
 
Lan munduan sartzeko Aeronautikako Ingeniaritza ikasketak hasten ditu, baina ez du emaitza onik lortzen.
   
 
1945
 
   
 

José Gordón, Medardo Fraile, Alfonso Paso, José María Palacio, Carlos J. Costas, José Franco eta José María de Quintorekin batera, "Arte Nuevo" antzerki taldea sortzen du, eszenografia espainiarra berritu nahian. Medardo Frailerekin elkarlanean Ha sonado la muerte drama idazten du.