1991
 
 

Necrópolis bukatzen du eta Euskadi Literatura Saria jasotzen, Demasiado tarde para Filoctetes lanarengatik. Golfo Gerraren aurka sinatzeagatik Irvineko Unibertsitateak eten egiten du Alfonso Sastrerekin zuen kontratua.

   
 
1992
 

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desagertzen da. Kalifornian ikastaro bat ematera zihoala debekatu egiten diote Amerikako Estatu Batuetan sartzea. Bihotzeko ebakuntza larria egiten diote. Sevillako erakusketa unibertsalerako El viaje infinito de Sancho Panza estreinatzen du eta Prolegómenos a un teatro del porvenir saiakera idazten.

   
 
1993
 

Literatura Sari Nazionala Jenofa Juncal lanarengatik. Txema Zubia Saria bere lan osoarengatik. Kairo eta Agüimesera bidaiak, han omenaldiak egingo dizkiotela eta. Taller Canario de Canción taldearekin poesia eta kantu emanaldiak. Ebakuntza berriz ere. Necrópolis eta Teoría de las catástrofes argitaratzen ditu.

   
 
1994
 

Lluvia de ángeles sobre París y ¿Dónde estoy yo? eta Historias de California idazten ditu. Bihotzeko bigarren ebakuntza. Susperraldian, Bogota, New York, Washington eta Florentziara bidaiak. Vida del hombre invisible contada por él mismo argitaratzen du.

   
 
1995
 
 

1995 Los dioses y los cuernos idazten du. Egiptora bidaia. Erakusketa biografikoak eta omenaldiak Irunen eta Alacanteko mostran.

   
 
1996
 
 

1996 Italiako Feronia Saria bere lan osoarengatik. Erakusketa biografikoak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta Madrilen. Los crímenes extraños polizi trilogia idazten du.

   
 
1997
 
   
 

"Alfonso Sastre Kultur Elkarteak" antolatutako Asketopaketak urtero egiten hasten dira. Bidaiak eta hitzaldiak. Alfonso Sastre se suicida idazten du eta El drama y sus lenguajes lanaren liburukiei ekiten die.

   
 
1998
 
 

Hitzaldiak eta bidaiak. José Bergamin-i buruzko Veronako biltzarrean parte hartzen du. Rafael Herrerok zuzendutako TVEko programa baterako filmatze lanak. El drama y sus lenguajes lanarekin jarraitzen du. Berak kolaboratzen duen Egin egunkaria ixten dute; Euskadi Información-eko zuzendaritzarako eskaintzen du bere burua.

   
 
1999
 
 

El drama y sus lenguajes lanaren bosgarren, seigarren eta zazpigarren liburuekin jarraitzen du. El boxeador espectral kontaketa idazten du. Italiara bidaia, Erromako Feronia sarietarako.

   
 
2000
 
 

Hitzaldiak Estatu Batuetan. Las dialécticas de lo imaginario bukatzen du. Euskal Herriko Unibertsitatearen omenaldia. Kairora bidaia berriz eta Maltara. Ensayo general sobre lo cómico idazten du.