2001
 
 

Limbus o los títulos de la Nada eta Imaginación, retórica y utopía idazten ditu. Bidaiak Italia, Mexiko eta Portugalera.

   
 
2002
 

Los intelectuales y la utopía, Diálogo para un teatro vertebral eta Ni viejos ni jóvenes sino todo lo contrario idazten ditu. Irakera bidaia. Eszena Zuzendarien Elkarteak Premio Leandro Fernández de Moratín saria ematen dio

   
 
2003
 

La batalla de los intelectuales, zeinek Los intelectuales y la utopía, Los intelectuales y la práctica eta Implicaciones idazlanak biltzen bait ditu, argitaratzen du. AAENen Ohorezko Saria jasotzen du. Cubara doa eta La Habanako Arteetako Unibertsitateak Honoris Causa doktorea izendatzen du. Bere aldetik, Cubako Gobernuak “Haydée Santamaría” izeneko domina ezartzen dio. Manifiesto contra el pensamiento débil eta Grandes paradojas del teatro actual idatzi eta argitara ematen ditu.

   
 
2004
 

Bidaiak, hitzaldiak eta mahai inguruak. “La Humanidad frente al Imperialismo” jardunaldietan eta “Cubaren aldeko” jardunaldietan hartzen du parte. Rogelio Botanz musikariarekin “Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre” diskoa argitaratzen du. Europako Konstituzioari Ezetzaren aldeko kanpainan aritzen da. Abenduan Venezuelara doa “Encuentro Mundial en Defensa de la Humanidad” delako nazioarteko batzarrean parte hartzeko. Obra lírica y doméstica. Poemas completos liburua argitaratzen du.

   
 
2005
 

Apirilean Mexicora doa, Estatu Batuetako kanpo politika epaitzeko sorturiko Benito Juarez Nazioarteko Epaimahaian parte hartzeko. Maiatzak 1.an II.garren Gerra Mundialaren amaieraren oroitzapeneko ekitaldietan parte hartzeko Cubara doa. Oviedon, Tribuna Ciudadanak antolatutako jardunaldietan , "Sobre las jergas y sus paradojas " hitzaldia eskaintzen du. Maiatzaren 26.an, " Los amores sicilianos " Pirandelloren bertsio berriagatik, antzerki saileko Espainako Letren Kixote Saria jasotzen du. Ekainean, Tenerifen antolatukato Alfonso Sastreri buruzko Sueños sin Mordazas izeneko mintegian parte hartzen du: erakusketak, Rogelio Botanzekin kontzertuak eta EAC.ko Garaikide Antzerki Tailerrak " Guillermo Tell tiene los ojos tristes " antzesten du. Ekainaren 16.an SGAE artxiborako elkarrizketa luze bat grabatzen du Ignacio Amestoyekin. Uztailan berriz, Caracasera doa Venezuelako Filosofia Lehen Biltzarran bere ponentzia eskaintzera. Hile horren 23.an Donostia Ospitalean sartzen da bihotzeko taupada-markagailu jar diezaioten.

   
 

Abenduan Tenerifeko Liburu Azokan hartzen du parte. Gaixotasunak jota bi hilabetez Donostiako Ospitalean izaten da.

   
 
2006
 
 

Bi hilabetez ospitalizatuta egon ostean, errehabilitazio luze bat egin ondoren Barakaldon Rogelio Botanzerekin batera kontzertu bat eskaintzen dute. Maiatzak 1ean Londonera doa "Dónde estás Ulalume, dónde estás" estreinaldirako. Hile horren 20an, "El extraño caso de los caballos blancos de Romersholm" liburua idazten bukatzen du.. Ekainaren 6an, bideokonferentziaren bidez, 18/98 prozesu barneko Egin egunkariaren kasuan testigantza ematen du Madrileko Audiencia Nacionalean. 17an Juanjo Crespo, "Kepa", gose greban hildakoaren 25garren urtemugako ekintzetan hartzen du parte.. Uztailaren 6tik 14ra Venezuelara doa Filosofiazko Nazioarteko Bigarren Topaketetan aritzeko. 15an Donostiako Antzerki Feriak emandako Victoria Eugenia Saria jasotzen du. Urriaren 10tik 14ra Roman burutzen den Gizatasunaren Defentsarko Kongresuan hartzen du parte. 20an, Madrileko Círculo de Bellas Artes aretoan, "Teatro Escogido" aurkezten du Antzerki Idazleen Erakundeak argitaratua. Bertan ere, "Ahola no es leil" irakurketa dramatizatu bat egiten da. 24an, bere obrari buruzko hitzaldia ematen du Madrileko Idazleen Elkartean. Joxe Azurmendiren "Los españoles y los euskaldunes" liburuaren berrargitalpenaren hitzaurrea idazten du. Azaroaren 20 eta 24 bitartean, 2006ko ASKEtopaketak burutzen dira Donostian.

   
 
2007
 

Urtarrilean, Mardrileko Círculo de Bellas Artes erakundeak berari buruz antolatutako "Una pasión inextinguible" Jardunaldietan hartzen du parte. 25an Justo Alonso konpainiak Donostiako Antzoki Zaharrean "¡Han matado a Prokopius!" lana estreinatzen du. 26an, berriz, San Sebastian de los Reyes herrian, "¿Dónde estás Ulalume, dónde estás?" antzezten da lehen aldiz. Otsailaren 22an, Madrileko María Guerrero Antzokian, "Marat-Sade" antzeslana estreinatzen du Centro Dramático Nacional erakundeak. Martxoak 9 eta 10 "Zorionak Alfonso" izeneko omenaldi-jardunaldiak Berrizen. Apirilaren 12an hitzaldi bat ematen du Madrilen, V Jornadas sobre la cultura de la República Española Jardunaldietan. 23tik 29ra "Alfonso Sastre eszenara" Jardunaldietan aritzen da Irungo herrian. Asturiasen antzesten da "¡Han matado a Prokopius!".
Maiatzaren 19an, larunbata, Eva Forest zendu zen.
Uztailean Venezuelarako bidaia Filosofiazko Nazioarteko Topaketetan parte hartzeko. Premio Libertador al Pensamiento Crítico Jardunaldian Hugo Chavezek Eva Forest omentzen du. Urrian, Barakaldon "¡Han matado a Prokopius!" antzesten da.
Azaroak 5, 6 eta 7: aurtengo Aske-topaketak burutuko dira Eva Foresten omenez. 22an, Bilbon, IPES erakundeak antolatuta "Por qué sigo siendo comunista" hitzaldia eskeiniko du. Abenduan, Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Eva Forest omenduko da.

   
 

2007ko abenduak 18an Bilboko Kafe-Antzokian Alfonso eta Evari omenaldi bat eskaintzen zai "Antzerkia ere etorkizunez beteriko arma bat da" goiburuarekin. Espainako Idazleen Elkartek egindako "República de las Letras" aldizkariak ale berezi bat argitaratzen du Alfonsori eskainia. Milango Piccolo Antzokian "La storia della bambola abbandonata" obra antzesten da.

   
 
2008
 

2008ko urtarrilak 26an, Madrileko Ateneoan eta VII. Heziketa berpentsatzeko Topaketak ekitaldiaren barnean, "La escuela y la sombra de las violencias" hitzaldia ematen du. Martxoan "Terrible crimen en una tragedia de Shakespeare" (argitaragabekoa) idazten bukatzen du, eta Espainako hauteskundeetan EAE-ANVren hautagai zerrendan hartzen du parte. Maiatzean "El asesino inesperado" eta "Las últimas aventuras de Isidro Rodes y Pepita Luján" lanak bukatzen ditu, eta "Lope de Aguirre que estás en los infiernos" idazten hasten da. Ekainaren 20an Madrileko Ateneoak antolatutako Eva Foresti buruzko ekitaldian hartzen du parte. Uztailean, Egin egunkariaren itxieraren urtemuga dela eta "Conmemoraci�n de una tropel�a" artikulua idazte du. Abuztuan "Jos� Bergam�n, te�logo de la paradoja" idazten du EHUk antolatutako J. Bergaminari omenaldietan. Irailan, La paz y la memoria hist�rica inguruko bost artikuluak idazten ditu. Abenduan, Madrileko Valle Incl�n antzokian, Centro Dr�matico Nacionalek "La taberna fant�stica" antzezlana berriz taularatzen du, eta Espainian zeharko bira hasten du.

   
 
2009
 

ETBren Sautrela literatur saiorako elkarrizketa bat grabatzen du Hasier Etxeberriarekin. Artez aldizkarian hileroko artikuluak idazten jarraitzen du. Udaberri aldean Estrasburgoko Europar Parlamenturako hauteskundeetan aurkezten den "Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna" zerrendaburua da. Aurkezpenean hartzen du parte eta zenbait testu eta artikuluak idazten ditu horren inguruan; "El despertar de una esperanza", "La prosa y la política" eta "De la injuria como una de las bellas artes", besteak beste. Espainian eztabaida politika handi bat eragiten du.

"Las noches del fín del mundo" bere azken drama bukatzen du. "Notas para una sonata en mi (menor)" obrarako Tranco Noveno izeneko atala idazten du.

   
 
2010
 

CELCIT (Centro Latinoamericano de Creaci�n e Investigaci�n Teatral) erakundeko Ohorezko Kidea izendapena jasotzen du maiatzean. Eguneko prentsan eta aldizkarietan iritzi artikuluak idazten jarraitzen du. �Lope de Aguirre que est�s en los infiernos� antzerki-lana argitaratzen du Hiru Argitaletxean. Baita ere �Imaginaci�n, ret�rica y utop�a� Cr�tica de la Imaginaci�n pura, pr�ctica y dial�ctica, saiakera lan handiaren hirugarren partea bezala. Udazken aldean �Ensayando el fututo: tres ensayos para ma�ana� argitaratzen du Hiruk.

Aurtengo ASKEtopaketetan hartzen du parte Santiago Alba, I�aki Antig�edad, Amparo Lasheras, Empar Pineda eta J.M. S�nchez Gordillo hizlariekin.

   
 
2011
 

Osasun egoera larria dela eta, aste batzuk pasatzen ditu Donostia Ospitalean ingresaturik. Martxoan, UNIEAC (Cubako Artista eta Idazleen Elkartea) erakundearen eskutik �Raquel Revuelta� saria jasotzen du, bere askatasun, zintzotasun eta sormenaren 85 urteengatik. Urtean zehar iritzi artikuluak idazten jarraitzen du zenbait aldizkari eta egunkarietan.

Aurtengo topASKEtak egitarauan partaide, Antonio �lvarez Sol�s, Maddalen Iriarte, Bel�n Gopegui, Vicente Romano eta I�aki Goioagarekin batera.

   
 
2012
 

Nazioarteko kanpaina anitzetan partaide izaten jarraitzen du: �Por la soluci�n pol�tica al conflicto colombiano�nazioarteko adierazpena, Tareq Azizen askatasunagatik eta Irakeko gerraren kontrako kanpaina, �Stop Israel Nuclear� kanpaina, Espa�ako meatzariekiko elkartasun kanpaina. Bat egiten du Congreso de Escritores, Intelectuales y Artistas por el Compromiso ekimenarekin. Paraguayko estatu kolpearen kontrako RIADHko kanpaina. Parte hartzen du Manifiesto de los trabajadores de la cultura de apoyo al Sindicato Andaluz de Trabajadores ekimenean.Colombiako Carta de Solidaridad con el profesor Ren�n Vega ekimenarekin, eta �Nuestra solidaridad con la Venezuela bolivariana� manifestuan hartzen du parte.

�En el cuarto oscuro: ocho historias para un cine de terror� antzerki lana argitaratzen du.

   
 
2013
 

Ekuadorreko Hiritarren Iraultzaren aldeko Intelektualen Sarean parte hartzen du. �Por la libertad de expresi�n en la Universidad� Manifestua bultzatzen du beste kultur eragile eta irakasleekin.
Evo Morales aldeko RIADHren ekimenean aritzen da partaide eta Sirian nazioarteko erasoen kontrako kanpainan.

�Lluvia de �ngeles sobre Par�s� antzeslanaren estreinaldia. ��Hacia un socialismo de las multitudes?� saiakera argitaratzen du.

   
 
2014
 

�En defensa de Palestina� nazioarteko ekimenean aritzen da. Iritzi artikuluak eta idazlanak argitaratzen jarraitzen du zenbait komunikabide desberdinetan.

Alfonso Sastre eta Eva Forest Omenaldi Ihardunaldiak Madrilen.

   
 
2015
 

Egunero lanari jarraian, idazten eta gaurkotasunari buruzko iritzi artikuluak argitaratzen ditu. Otsailaren 20an 89 urte betetzen ditu bere Hondarribiko etxean