1946
 
Uranio 235 eta Cargamento de sueños idazten ditu. "Arte Nuevo" taldearekin Ha sonado la muerte eta Uranio 235 estreinatzen ditu Beatriz antzokian. Unibertsitatean matrikulatzen da.
   
 
1947
 
 
Madrileko Filosofia eta Letretako Fakultatean lehen ikasturtea egiten du eta "Raíz" aldizkaria sortzen bere ikaskideekin batera. M. Frailerekin elkarlanean, Comedia sonámbula idazten du. Kafkaren Das Urteil idazlana itzuli eta argitaratzen du.
   
 
1948
 
"Arte Nuevo" taldeak Cargamento de sueños estreinatzen du Madrileko Ramiro de Maeztu institutuan. Claudelen L'annonce fait à Marie lana antzezten du Teatro Universitario de Ensayo taldearekin. "La Hora" aldizkarian idazten hasten da. Soldadutzaren lehen denboraldia egiten du La Granjan.
   
 
1949
 
 
Prólogo patético idazlana hasten du. Soldadutzaren bigarren denboraldia bukatzen dur.
   
 
1950
 
 
Prólogo patético bukatzen du, baina debekatu egiten dute hura antzeztea. Manifiesto del T.A.S idazten du José María del Quintorekin batera. Antzezteko ziren lehen bi lanak, John Galsworthyren La huelga eta Toller-en Mutilado debekatu egiten dituzte. Henri René Lenormand-en Le lâche itzultzen du eta probintzietan antzezten da.
   
 
1951
 
 
Aldous Huxleyren The Gioconda smile taularatzen du zuzendari bezala. El cubo de la basura bukatzen du eta Escuadra hacia la muerte hasi.
   
 
1952
 
 
María Guerrero antzokian Prólogo patético antzezten saiatzen da, baina ez du lortzen. Escuadra hacia la muerte lana bukatzen du. Anouilh-en Antigone-n parte hartzen du antzezle bezala.
   
 
1953
 
Murtziako Filosofia eta Letretako Fakultatean matrikulatzen da, azken urtea egiteko. Teatro Popular Universitario taldeak Escuadra hacia la muerte antzezten du, baina hirugarren antzezpenean Armadako Estatu Nagusiko ofizial batek debekua jartzen dio. Bere emazte eta burkide izango den Eva Forest ezagutzen du.
   
 
1954
 
Zentsurak Prólogo patético eta El pan de todos debekatzen ditu. La mordaza idazten du eta Reina Victoria antzokian antzezten da, J.M. del Quintok zuzendutako Nueva Compañía Dramática taldearen eskutik. Tierra roja idazten du.
 
1955
 

Ana Kleiber eta La sangre de Dios idazten ditu. Azken hori, Valentziako Serrano antzokian estreinatu zen "Teatro de Arte" konpainiarekin. Santanderreko udako unibertsitatean antzerkiari buruzko mintegia zuzentzen du. Zentsuraren aurkako manifestua sinatzen du, beste egile batzuekin batera. Muerte en el barrio eta Guillermo Tell tiene los ojos tristes idazten ditu, eta berehala debekatzen dituzte biak. Medikuntzan lizentziatua eta psikiatrian espezialista den Eva Forestekin ezkontzen da abenduan.

   
 
1956
 

Drama y Sociedad argitaratzen du. J.M. Forqué-rekin elkarlanean Amanecer en la puerta oscura filmaren gidoia idazten du. El Cuervo idazten du. Prozesatu egiten dute eta behin-behineko askatasunean utzi, unibertsitarioen otsaileko protestetan parte hartzen duelako. Fidantza ordaintzeko Egileen Elkarteko bere kontua bahitzen diote. Ez du ez etxerik, ez dirurik. Parisen ematen ditu sei hilabete. Juan lehen semea jaiotzen da.

   
 
1957
 
Urtarrilaren 11n El pan de todos estreinatzen da Bartzelonako Windsor antzokian, Adolfo Marsillach-ekin. J.M. Forquérekin elkarlanean La noche y el alba, Un hecho violento eta Tres hombres filmen gidoiak idazten ditu. Urriaren 31n El cuervo estreinatzen du, Madrileko Maria Guerrero antzokian, Compañía Nacional taldearekin. Pasaportea kentzen diote eta hurrengo lau urteetan behin-behineko askatasunean egongo da. Carmen-en gidoia prestatzen du.
   
 
1958
 
 

Debekatu egiten dituzte Carmen-en lehen eta bigarren bertsioak, hirugarrena berriz baimentzen dute. Euripidesen Medea-ren bertsio librea prestatzen du. El paralelo 38 eleberri laburra idazten du, geroago zentsuratuko dutena. Abenduaren 2an Arte como construcción manifestua argitaratzen du Acento Cultural-en. Pablo bigarren semea jaiotzen da.

   
 
1959
 
  Asalto Nocturno, En la red y La cornada idazten ditu.
   
 
1960
 

La cornada estreinatzen du Madrilen, Lara antzokian Conrado Blanco konpainiaren eskutik. Ibsen-en Fruen fra havet eta Strindberg-en Fordringsägare-ren bertsio libreak prestatzen ditu. Atenasen Ana Kleiber estreinatzen du, Elsa Bergui antzokian. Zentsuraren aurkako agiria sinatzen du, beste 277 idazle eta artistekin batera. GTR (Grupo de Teatro Realista) taldea sortzen du J.M. del Quintorekin batera.