1971
 
 

Las cintas magnéticas (irrati-drama) eta Askatasuna idazten ditu. Bidaiak, Txilera eta Suediara.

   
 
1972
 
 

Kubara joaten da, Casa de las Américas sariko epaimahaikide bezala. Italiara, Guillermo Tell tiene los ojos tristes lanaren antzezpenera. El camarada oscuro bukatzen du. Los secuestrados de Altona antzezten da eta Suediako telebistak Askatasuna ematen du. Polizia espainiarrak etxea miatzen dio, galdekatu eta pasaportea kendu.

   
 
1973
 
 

Errusian, Errumanian eta Estatu Batuetan argitaratzen dira Sastreren antzerkiak. El escenario diabólico argitaratzen du. Caracasera bidaia, Muerte en el barrio antzezteko. France Culture-k Las cintas magnéticas ematen du.

   
 
1974
 

A. Sastreren Antzezlan Guztien lehen liburukia argitaratzen da Lausanan. Diario del hijo de Guillermo Tell idazten du eta Crítica de la imaginación hasten. Irailean, emaztea atxilotzen dute ETAri laguntzen dion talde batekoa den salaketapean. Ez dute Sastre harrapatzen, eta poliziak suntsituta uzten du haien etxea. Urriaren 3an polizia etxean aurkezten du bere burua eta atxilotu egiten dute terrorismoko salaketapean. Juan seme zaharrena Kuban da ikasten. Pablo, mehatxaturik, Italian babesten da, eta Eva txikia lagun batzuek hartzen dute etxean.

   
 
1975
 

Kartzelan Balada de Carabanchel poema sorta eta Aholanoesdeleil drama idazten ditu. Mundu guztian egiten dira gaitzespenak haren atxiloketagatik. Ekainaren 10ean aldi baterako askatasunean uzten dute, 100.000 pezetako fidantzapean. Emazteak kartzelan jarraitzen du. Gabon aurretik, etengabeko mehatxuak dituela eta, Bordelen jartzen da bizitzen bere alaba Evarekin.

   
 
1976
 
 

Bidaiak Erroma eta Danimarkara. "Viareggio Saria" irabazten du, Italiako Editori Reuniti-k emanda. Veneziako biurtekoan antzerki espainiarrari buruzko solasaldietako buru da. Crítica de la imaginación bukatzen du eta Parisen Balada de Carabanchel eta Otros poemas celulares argitaratzen ditu.

   
 
1977
 
 

1977 Otsailaren 4an atxilotu egiten du polizia frantziarrak eta agintari espainiarren esku jartzen du. Hitzaldi ugari Italiako zenbait hiritan. Amaren heriotza dela eta Espainiara itzultzen da. Maiatzaren bukaeran emaztea ateratzen da kartzelatik. El pais egunkarian argitaratutako artikulu bat dela kausa, prozesatu egiten dute irailean, indar armatuen aurka ustez irain eta laidoen delitu bat egiteagatik, eta aldi baterako askatasun egoeran geratzen da. Abenduan, familia berriz elkartu eta Hondarribira (Gipuzkoa) joaten dira bizi izatera.

   
 
1978
 
 

Reseña Saria jasotzen du eta El español al alcance de todos, T.B.O. eta Crítica de la imaginación argitaratzen ditu. Tragedia fantástica de la gitana Celestina eta Análisis de un comando idazten ditu.

   
 
1979
 
  Las guitarras de la vieja Izaskun idazten du.
   
 
1980
 
 
Lumpen, marginación y jerigonza, El hijo único de Gillermo Tell, Vida del hombre invisible contada por él mismo idazten ditu.