1961
 

GTRek besteak beste En la red antzezlana estreinatzen du Recoletos antzokian, Juan Antonio Bardem-en zuzendaritzapean. Bardemen Nunca pasa nada filmaren elkarrizketak ere idazten ditu. Amnistiaren aldeko agiria idatzi duela eta, kartzelaldi labur bat jasaten du. Parisera joaten da Ana Kleiber lanaren antzezpenerako. Azaroan GTR taldeak Documento sobre el teatro español idazten du.

   
 
1962
 
 

Los acreedores estreinatzen du, Fordringsägare lanaren bertsio librea. Florentziara joaten da COMES biltzarrera. Oficio de tinieblas idazten du -debekatuko dute-, eta El círculo de tiza ere bai. La sangre y la ceniza drama idazten hasten da. Espainiako Alderdi Komunistan sartzen da. Bere alaba Eva jaiotzen da. Emaztea atxilotzen dute eta hark alaba jaioberriarekin kartzelan egon behar du.

   
 
1963
 
 

Langston Hughes-en Mulatto drama itzultzen du. Anatomía del realismo eta Las noches lúgubres idazten ditu. Bullón argitaletxeak, Cuatro dramas de la revolución argitaratzen du. Mehatzari asturiarrek jasandako errepresioaren aurkako gutuna idazten du beste intelektual batzuekin batera. Suediara joaten da. Moskuko Yermalova antzokian La red antzezten da.

   
 
1964
 
 

Flores rojas para Miguel Servet idazten du eta Las noches lúgubres, La dama del mar eta Historia de una muñeca abandonada argitaratzen ditu. Portugalera doa eta, lehenengo aldiz, Kubara.

   
 
1965
 
 

Anatomía del realismo eta El paralelo 38 argitaratzen ditu. La sangre y la ceniza bukatu eta zentsurak debekatzen dio. El banquete idazten du. Ukatu egiten diote Estatu Batuetan sartzeko bisa.

   
 
1966
 

La taberna fantástica idazten du. 50.000 pezetako isuna jartzen diote eta Carabanchel-en kartzelaratzen, “Errepresioaren aurkako jardunaldi nazionalean” parte hartzeagatik.

   
 
1967
 

Oficio de tinieblas estreinatzen da Madrilen, Teatro de la Comedia-n. Flores rojas para Miguel Servet argitaratzen du. Sartre-ren Huis-clos eta La Putain respectueuse itzultzen ditu eta Bartzelonan antzezten dira. Aguilar argitaletxeak Idazlan Guztien lehen liburukia argitaratzen du. Zentsuragatik, kanpo gelditzen da La sangre y la ceniza idazlana. Parte hartzen du Habanako Kultur Biltzarrean, Kuban.

   
 
1968
 
 

Sartreren Morts sans sépulture, Les mouches, Les troyennes eta Les sequestrés d'Altona itzultzen ditu. Crónicas romanas idazten du, debekatu egiten dute. Peter Weiss-en Marat-Sade-ren bere bertsioa idazten du. Kartzelara eramaten dute berriz ere, unibertsitateko asanbladetan parte hartzeagatik. Poliziak egindako miaketan, jatorrizko idazlan eta egitasmo batzuk eramaten ditu, eta desagertu egiten dira.

   
 
1969
 
 

1969 Beatriz antzokian, Sean O'Caseyren Red Roses for me antzerkiaren bere bertsioa estreinatzen da. Kolonbiara joaten da.

   
 
1970
 
 

La revolución y la crítica de la cultura saiakera eta Pequeñísimo organon para el teatro de niños opuskulua argitaratzen ditu. Ejercicios de terror bukatzen du. Peter Weissen Trotzki im Exil lanaren itzulpena argitaratzen da baita ere, eta egile horren beste hiru drama ere itzultzen ditu.